Fiskalitatean ideia berritzaileak 2024

Ideia bat. Aldaketa bat. Hobekuntza bat. Egunero dituzu ideiak. Ideia horietako batek fiskalitatea berritu dezake. Parte hartu!

.

Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko 2024ko edizioa, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei irekia.

Lehiaketa honen helburua da obligazio fiskalak betetzeko laguntza zerbitzu berriak pentsatzen laguntzea, bai eta zerga iruzurraren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzen laguntzea ere.

Aldi berean, Foru erakundeak erakarri nahi ditu Foru Ogasuna ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.

Edizio honetako berritasun gisa, lurraldean sortu berri diren enpresek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago