Atzealdea

Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboa 2017an

Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboa 2017an

Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboak, 2017ko ekitaldiari dagozkionak, Udalgida webgunean argitaratu dira, informazio orokorreko atalean, adierazleak eta estatistikak sailean.

-ren irudia Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboa 2017an

Tokiko entitate guztiek obligazioa dute kostu efektiboa kalkulatzeko 309/2016 foru aginduak ezarritako metodologia erabiliz, eta informazio hori urtero helarazi behar diote foru aldundiari azaroaren 1a baino lehen. Era berean, foru aldundiak obligazioa dauka kostu horiek argitaratzeko abenduaren 1a baino lehen.

Zerbitzuen kostu efektiboa metodologia bateratu bat aplikatuz kalkulatzeak balio erantsia gehitzen dio tokiko entitateen kudeaketa ekonomikoari. Hala ere, argitalpen honetako kostuak zuhurtasunez hartu behar dira, eta ez dira erabili behar entitateen arteko konparaketak egiteko. Izan ere, badira hainbat faktore kostuetan eragiten dutenak eta konparaketak zailtzen dituztenak: emandako zerbitzuen kalitate desberdinak, eskala-ekonomiak, erabilitako irizpideen aniztasuna, zerbitzuak antolatzeko erak…

Informazio gehigarria: