111 Lan etekinengatik, jarduera ekonomikoen etekinengatik eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren hileko autolikidazioa
Nork aurkeztu behar du?
Atxikitzera behartuak dauden, aldi horretan lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituzten eta, horretaz gain, beren eragiketa bolumenak aurreko ekitaldian 6.010.121,04 euro gainditzen dituzten subjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute.
Zer aitortzen da?
Aurreko hilean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuak.
Urtea amaitutakoan, urteko 190 eredua aurkeztuko da eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenerako epea ireki aurretik, zergadun bakoitzari 10T eredua entregatuko zaio.
Aurkezteko modalitateak
- Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz. Atxikipenik ez bada egin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke.
Aurkezteko epea
Hilekoa. Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 111 eredua (PDF)
Araudia
631/2014 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariak. Autolikidazioa» izena duten 110 eta 111 ereduak onartu,eta horiek aurkeztu eta ordaintzeko erak eta epeak ezartzen dituena. (PDF)
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)
17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)