124 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hori atxikitzera behartuta dauden ondokoek aurkeztu beharko dute:

  • Aktibo finantzarioak amortizatuz edo berreskuratuz lortutako etekinak badira, entitate edo pertsona jaulkitzaileak. Alabaina, eragiketa horiek egitea finantza entitate baten esku uzten denean, finantza entitate horrek egin beharko du atxikipena.
  • Beren jaulkipena egin ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen baliabideak direnean, horien epemuga behin iritsita, fede emaileak egingo du atxikipena edo, bestela, haien kobrantzaz arduratzen den finantza entitateak.
  • Aktibo finantzarioak, aurreko apartatuan aipatu diren igorpen baliabideak barne, eskualdatzean lortutako etekinak badira, eta eskualdaketa hori finantza entitate batek edo gehiagok bideratu badute, eskualdatzailearen izenean diharduen bankuak, aurrezki kutxak edo finantza entitateak egingo du atxikipena.
  • Aurreko apartatuetan aipatzen ez diren kasuetan, eragiketan nahitaez parte hartu behar duen fede emaile publikoak egingo du atxikipena.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 194 eredua aurkeztuko eta bertan 124 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, Zergabidea plataforma erabiliz, eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.
  • Papera: 124 inprimakia bete eta finantza entitate laguntzaileetan entregatzearen bitartez (atxikipenen bat egin bada Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke).

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, irail, urri, azaro, abendu eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere aurki daiteke.

Araudia

165/2004 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, aitorpen-likidazio batzuk bide telematikoz aurkezteko prozedura erregulatzen duena. (PDF)

1083/1999 Foru Agindua, abenduaren 31koa, 123, 193, 124 eta 194 ereduak onartzen dituena.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

Lotutako zergak (ereduak)

194 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

109 pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)