110 Lanaren etekinak eta jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren hiruhileko autolikidazioa
Nork aurkeztu behar du?
Atxikitzera behartuak dauden eta hiruhilekoan lan etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituzten subjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute.
Ez dute hori aurkeztu beharko, 111 eredua baizik, 6.010.121,04 euro gainditzen ez duen eragiketa bolumena duten atxikitzera derrigortutakoek.
Zer aitortzen da?
Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuak.
Urtea amaituta, urteko 190 eredua aurkeztuko da eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenerako epea ireki aurretik, zergadun bakoitzari 10T eredua entregatuko zaio.
Aurkezteko modalitateak
- Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz. Atxikipenik ez bada egin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke.
Aurkezteko epea
- Hiruhilekoa: 110 ereduaren aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren. Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 110 eredua(PDF)
Araudia
631/2014 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Lanaren etekinak,jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariak. Autolikidazioa» izena duten 110 eta 111 ereduak onartu,eta horiek aurkeztu eta ordaintzeko erak eta epeak ezartzen dituena. (PDF)
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.(PDF)
17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)
Lotutako zergak (ereduak)
10-T Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak eta beste etekin batzuk. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria
109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga