353 Entitate taldea. Baterako eredua. Aitorpen-likidazioa hilabeterokoa

Nork aurkeztu behar du?

Entitate taldearen ordezkaria den sozietate nagusiak aurkeztuko du soilik. Beti ere, 102/1992 Foru Dekretuaren IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den erregimena aplikatuko duen entitate taldea bada.

Zer aitortzen da?

Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenetan lortutako emaitzen batura aitortuko da.

Entitate taldeari dagokion baterako aitorpen-likidazioa, erregimen berezia aplikatzen duten entitateek banakako aitorpena aurkeztean aurkeztu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da

Aurkezteko epea

Hilabeterokoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da. Abendukoa urtarrilaren lehen 30 egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da.

Inprimakiak

  • 353 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 353 eredua (PDF) 2012ko irailaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

46/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 322 eta 353 ereduak aldatzen dituena (PDF)

1/2016 Foru Agindua, urtarrilaren 4koa, zerga arloko zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duena (pdf)

 

Informazio interesgarria

Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.

Lotutako zergak (ereduak)

039 Entitate taldeen araubide bereziaren inguruko datuak

322 Entitate taldea. Banakako eredua