039 Entitate taldeko erregimen bereziaren datuen komunikazioa

Nork aurkeztu behar du?

Entitate talde bat osatzen duten enpresari edo profesionalek, BEZaren 102/1992 Foru Dekretuak IX. tituluaren IX. kapituluan jasotzen duen erregimen berezia aplikatzea aukeratzen dutenean, zirkunstantzia hori Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Kudeaketa Zerbitzuari komunikatze aldera.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren edukia zergaren jarraibideetan jasota dago, eta 102/1992 Foru Dekretuak 163.quinquies artikulutik 163.nonies artikulura entitate taldeko erregimen bereziari buruz xedatutakoari lotuta dago.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Ondorioak sortzen hasi behar duen urtea iritsi aurreko abenduan.
  • Jarduera enpresarial edo profesionalak egiten hasten badira, edo lehendik egiten zirenekiko sektore desberdindua izango den jarduerari ekiten bazaio, jarduera horiei dagozkien ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi diren zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitu arte aukeratu ahal izango da hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzea.
  • Aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epearen barruan, BEZ-eko entitate taldeen erregimen berezia aplikatzen hasi ondoren hileroko itzulketen erregistroan alta eskatu nahi denean. Kasu honetan ondorioa aitorpen-likidazio horien likidazio-aldia amaitu ondorengo egunetik aurrera izango du.

Inprimakiak

Araudia

1156/2008 Foru Agindua, abenduaren 29koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergako
entitate taldeen erregimen berezian datuen berri emateko erabiliko den eredua onartzen
duena. (PDF)
102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)
1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)