Aldaketa aitorpena

Aldaketatzat hartuko dira eta dagokion aldaketa aitorpena aurkezteko betebeharra eragingo dute honakoek:

  • Zerga elementuen % 20 baino gehiagoko aldaketek.
  • Jardueraren titularra den sozietatearen izaera juridikoa aldatzea.
  • Subjektu pasiboaren zerga helbidea aldatzea, helbide hori Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo eramatea suposatzen duenean ezik.
  • Atxikita dagoen ohar desberdin bati atxikitzeko erabakia, edo horietariko bati atxikitzekoa aurretik ez bazegoen atxikita, matrikulatua dagoen talde edo epigrafearen barnean.
  • Subjektu pasiboak egiten duen aukera aldaketa tarifek kuota mota bat baino gehiago esleituta dutenean, udalekoa, probintziakoa edo estatukoa izan.

Ez dira aldaketatzat hartuko eta dagozkien baja eta alta aitorpenak aurkezteko betebeharra eragingo dute honakoek:

  • Subjektu pasiboaren zerga helbidearen aldaketa, helbide hori Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpora eramatea suposatzen duenean, estatuko kuota bereziaren kasuetan, baja aitorpena eginez. Zerga helbidearen aldaketa Gipuzkoako Lurralde Historikora bere lurralde esparrutik kanpoko udalerri batetik egiten bada, egoki den alta aitorpena egingo du.
  • Jardueraren helbide aldaketak, udalerri desberdinen artean izan nahiz udalerriaren barruan izan, gutxieneko udal kuota esleitua duten jardueren kasuetarako.
  • Ibilgailu bat beste batengatik ordezkatzea, bidaiarien lurreko garraioko eta salgaiak errepidez garraiatzeko jarduerei dagokienez.
  • Jolas eta zorizko makinak ordezkatzea, jabearen ustiapen baldintza beraren barnean.
  • Jardueraren titulartasunaren aldaketa, negozioa edo hori egiten den lokala eskuz aldatzearen ondorioz.

Aldaketek aitorpena egin beharko litzatekeen ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

Negozioa edo lokala lekualdatzearen ondorioz jolas makinak eta zori makinak nahiz jardueraren titularitatea ordeztu behar bada, eta subjektu pasiboek nahi badute onartu dituzten oharren arabera edota kuota motaren arabera aurreikusitako ahalmenak aldaketa egiten den une beretik aurrera aplikatzea, bidezko alta eta baja aitorpenak aurkeztu beharko dituzte, kasu horretan ordezkatze horiek ez baitira aldaketatzat hartuko.