Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen aitorpen-likidazioa (810 ereduan edo 890 ereduan) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: aitorpenean, benetan fakturatutako sarrera gordinen kopurua baino gutxiago jartzeagatik.
  • Zergadunaren kalterako: aitorpenean, benetan fakturatutako sarrera gordinen kopurua baino gehiago jartzeagatik.

Prozedura

1.Idatzi bat aurkeztuz

Bietan ere, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Ogasunean, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2. 20018 Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala (810 eredua edo 890 eredua, Telekomunikazioetako Operadoreen udal zergei buruzkoa) ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru-sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak aitorpena berrikusi eta normalean, behin-behineko likidazioa egingo du; likidazio hori zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • Sei hilabete arte: %5eko errekargua
  • 7. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua + berandutza interesak
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua + berandutza interesak

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.