180 Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrera. Urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Aurkeztera derrigortuta daude jarraian aipatuko diren pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, herri administrazioak barne:

  • Honako hauek ordaintzen dituzten atxikitzera edo kontura ordaintzera behartutako subjektuak: ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik eratorritako atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak edo errentamenduak, salbu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasotzen dituzten eta higigarrien etekintzat hartzen diren higiezin hiritarren azpierrentamendutik eratorritako errentak
  • Honako hauek ordaintzen dituztenak: 2014ko urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaz onartutako PFEZaren Erregelamenduak 94. artikuluaren h) letran eta 1997ko ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuaz onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 54. artikuluaren i) letrako lehen hiru kasuetan eta n) edo o) letretan jasotakoaren  ondorioz atxikipenari edo konturako sarrerari lotu gabe dauden higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik eratorritako errentak edo etekinak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.
 

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: ZergaBidea plataforma, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. 

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Araudia

528/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta
epeak onartzen dituen abenduaren 23ko 677/2014 Foru Agindua

677/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.(PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Akats zuzenketa. 677/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena.

Lotutako zergak (ereduak)

115 Hiri ondasun higiezinak errentan  edo azpierrentan emateagatik lortutako etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

10-I Ondasun higiezinak errentan ematetik datozen etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)