Kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri ondasun higiezinen gaineko zergaren urteko kanpainara. 2019ko maiatzaren 15tik uztailaren 1era bitartean, biak barne, kobratuko dute Gipuzkoako udalek, borondatezko epean, zerga hau.

Kobrantza

Ondasun higiezinen gaineko zerga kobratzeko iragarkia (PDF)

Akats zuzenketa (PDF)

  • 2019ko apirilaren 22a baino lehen helbideratutako ordainagiriak: kobrantzarako azken egunean, hau da, 2019ko uztailaren 1ean, kargatuko dira zuzenean zergadunak aukeratu duen finantza entitate laguntzaileko kontu korrontean.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Normalean, zergadunaren zerga helbidea bere ohiko bizilekua izaten da. Ordainketa edozein banketxe edo aurrezki kutxatan egin behar da, ordainagiria aurkeztuta.

Ekainaren 9a iritsi eta ordainagiria etxean jaso ez baduzu, zerga hau kobratzen duten bulegoetan eskatu beharko duzu.
Ordainagiria ez bada ordaintzen kobrantzarako ezarrita dagoen borondatezko epean, OHZren ordainagiria ez ezik %20ko errekargua ere ordaindu beharko duzu. Zerga Administrazioak premiamenduzko bideari helduko dio zerga ordainarazteko.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Eskoriatza, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragan, udalak kobratzen du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epean, udalerri horiek eskumen hori baitute bereganatua uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak dioenaren babesean.

Ordainagiriak bankuan helbideratzea

Zuretzat ordainketa hau helbideratzea erosoagoa bada, zoaz ondorengo estekara: Ordainagiriak bankuan helbideratzea

Ordainaigirien kontsulta

2018. urtetik aurrera kontsultatu ahal izango dituzu zure hirilur eta landalur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak.

Zerga honen inguruko informazio gehiago

Ondasun higiezinen gaineko zergaren menuan:
Zerga kalkulatzeko jakin behar duzun guztia: zerga tasak, hobariak, errekarguak, salbuespenak, ohiko galderak, erantzunak,…. Horrez gain, informazio zehatza ematen da erabili beharreko ereduak guztiei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia,…

informazio guzti hau Laburpen tauletan aurkituko dituzu , laburbilduta.