Adierazleak eta estatistikak

Apartatu honetan, batez ere, udal esparruari buruzko adierazleak eta estatistikak bildu dira, zenbaitetan eskualde edo lurralde historikoaren mailako eranskinak gehituz. Arlo ekonomiko, finantzario eta sozialeko informazioa uztartzen du.

Estatistikek, beren balio absolutu propioez gain, beste lurralde esparruekiko balio erlatiboak, banaketa portzentualak eta taula parekatzaileak biltzen dituzte.

Adierazle sozio-ekonomikoak

Udal nahiz eskualde mailako zein biztanleria multzoen araberako adierazle sail zabala. Adierazle horiei esker, aipatu esparruen profil eta ezaugarri nagusiak ikuspegi bikoitzetik ezagutu eta balora ditzakegu, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik.

Errenta zerga estatistikak (1996-2006)

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egindako aitorpenen emaitza nagusiak, zergadunaren bizileku den udalerriaren arabera sailkatuta. PFEZaren aitorpen kontsolidatuak honakoak jasotzen ditu: errentaren iturriak, oinarri likidagarria, kuota osoa, kenkariak, kuota likidoa eta konturako ordainketak. Azkenean, kuota diferentzial likidoa ematen du.

2007ko ekitalditik aurrerako datuak Departamentuko Estatistika Atariko Datu-Bankuan aurkitu daitezke.

Udal sarreren bilketa estatistikak

Udal zergak eta zuzenbide publikoko bestelako udal sarrerak direla eta, Foru Aldundiak bildutakoaren datuak udalek eta aldundiak sinatutako hitzarmenen ondorioz.

JEZ estatistikak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari lotutako jarduera kopurua, jarduera arloen eta subjektu pasibo motaren arabera sailkatuta. Jarduera ekonomikoak bere osotasunean duen garrantzi erlatiboa islatzen dute. Esparru desberdinak alderatzeko aukera ematen du.

Adierazle ekonomiko-finantzarioak

Udalen adierazle ekonomiko eta finantzarioen taulak eta grafikoak: aurrezkia, zorpetzea, zerga ahalmena, presio fiskala, likidezia,…

Aurrekontu estatistikak

Udalen adierazle ekonomiko-finantzarioen taulak eta grafikoak, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren bilakaera, udal tributu propioen ondorioz jarduneko urtean zehar egin beharreko konturako ordainketak,… Eta gainera, udalen aurrekontuak eta likidazioak kapituluka, zerga sarrera nagusien xehetasunak, gastu programen zehaztapenak, kostu efektiboak  eta ordainketen batez besteko epea (OBBE).

Ordenantza fiskalak

Udal zerga tasak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratutako zerga ordenantzetarako sarrera.

Ekonomia Itunaren baliabideak

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian zerga itunduen ondorioz bildutakoaren datuak (PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga, BEZ, Zerga Bereziak,…) eta Udalak Finantzatzeko Foru Fondoari buruzkoak.

Koiuntura ekonomikoaren adierazleak

Gipuzkoako ekonomiaren bilakaera jarraitzeko tresna erabilgarri eta eguneratua. Lan merkatuari buruzko datuak, industri produkzioari buruzkoak, hala nola kontsumorako prezioen indizeari eta interes tipoei zein kanbio-tasei buruzko datuak erakusten ditu.

Beste estatistika batzuk

Besteak beste, biztanle kopuruari, berandutza interesei eta diruaren legezko interesari buruzko laburpen taulak eta alderaketak eskura daitezke.