Balio Erantsiaren gaineko Zerga (enpresentzat)

308 eredua: Itzulketa eskaera.
Garraiobide berrien batasun barruko salmentak.
• Epemuga: 30 egun natural entrega egiten den egunetik hasita.
Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian dauden zergadunak.
• Epemugak: 2018ko urtarrilaren 30a, apirilaren 25a, uztailaren 25a eta urriaren 25a.
Erregimen erraztuan tributatzen duten garraiolariak erregelamenduko 30bis artikuluan aipatzen den itzulketa eskatzen dutenean.
• Epemuga: garraiobidea eskuratu ondorengo hilabetearen lehen 25 egun natural.

309 eredua: Aldizkakoa ez den aitorpen-likidazioa.
Garraiobide berrien batasun barruko eskurapenak.
• Epemuga: 30 egun natural ondasuna erosi den egunetik hasita eta, edozein kasutan, behin betiko matrikulazioa egin baino lehen.
Gainerako kasuak
• Epemugak: 2018ko urtarrilaren 30a, apirilaren 25a, uztailaren 25a eta urriaren 25a.

341 eredua: Konpentsazio eskaera nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian.
• Epemugak: 2018ko urtarrilaren 30a, apirilaren 25a, uztailaren 25a eta urriaren 25a.

952 eredua: Zerga oinarrien aldaketen komunikazioa. Hartzekoduna
• Epemugak: Faktura zuzentzailea egin denetik hilabeteko epean aurkeztuko da.

95B eredua: Zuzenduta jaso diren fakturen komunikazioa. Hartzailea
• Epemugak: Faktura zuzentzaileak jaso diren zergaldiari dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko epean aurkeztu behar da.