Fabrikazio zerga bereziak (enpresentzat)

503 eredua Laguntzako agiri erraztua.
•Epemuga: merkantzia jaso den astearen hurrengo astean zehar.

518 eredua Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Lan aitorpena.
• Epemuga: aurkezteko epea entrega egiteko moduaren araberakoa izango da:

  • Zuzeneko entrega: eragiketa hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.
  • Posta ziurtatu bidezkoa: eragiketa hasi baino gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago.
  • Telefax bidezkoa: eragiketa hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.

519 eredua Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako gorabeheren orria.
• Epemuga: gorabehera gertatu ondorengo hogeita lau orduen barruan.

520 eredua Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako emaitzen orria.
• Epemuga: eragiketa amaitu ondorengo hogeita lau orduen barruan.

SGP eredua Gasolio profesionalaren erroldan izena emateko eskaera orria.
• Epemuga: erroldan agertu nahi duenean aurkeztuko da.