Zentsu aitorpena (enpresentzat)

036 eredua PFEZ. Zuzeneko zenbatespen erraztuaren metodoa.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da erregimen horren aukera edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZ. Erregimen erraztua.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da erregimen honi uko egin edo ukoa ezeztatzeko erabakia edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZ. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da erregimen honi uko egin edo ukoa ezeztatzeko erabakia edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZ. Ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien erregimen berezia: mozkin globalaren marjina.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da erregimen honi uko egin edo ukoa ezeztatzeko erabakia edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZ. Kutxa irizpidearen araubide berezia.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZ. Hileko itzulketen erregistroan alta edo baja eskaerak.
• Epemuga: Alta eskaera jardueraren hasierako aitorpena egitean edo, ondorioak izango dituen aurreko urteko azaroan edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan aurkeztuko da. Baja eskaera, ondorioak izango dituen aurreko urteko azaroan edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

036 eredua BEZeko erregistro liburuak GFAren egoitza elektronikoaren bidez eramateko aukera eta ukoa.

• Epemuga: Aukera jardueraren hasierako aitorpena egitean edo, ondorioak sortu behar dituen urte naturala hasi aurreko urteko azaroan edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan aurkeztuko da. Ukoa berriz, sortu behar dituen urte naturala hasi aurreko urteko azaroan edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan egin behar da.

036 eredua BEZ. Batasun barruko operadoreen erregistroan alta edo baja eskaerak.
• Epemuga: Alta eskaera jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan. Baja eskaera zerga arauek jasotzen duten momentuan aurkeztuko da.

036 eredua Telefono mugikorren, bideo-joko kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen birsaltzaile izaeraren komunikazioa.

• Epemuga: Komunikazioa jardueraren hasierako aitorpena egitean edo, ondorioak sortu behar dituen urte naturala hasi aurreko urteko azaroan egingo da.

034 eredua BEZ. Telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei nahiz bide elektronikoz emandakoen araubide berezia.
• Epemuga: Jardueraren hasierako aitorpena egitean aurkeztu beharko da alta, baja edo aldaketaren eskaera edo, hala badagokio, zerga arauek jasotzen duten momentuan.

039 eredua BEZ. Entitate araubide bereziaren inguruko datuak.
• Epemuga: Eskaera ondorioak izango dituen aurreko urteko abenduan egin beharko da.