670 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horren subjektu pasiboak “mortis kausako”, hau da, pertsona baten heriotzagatiko eskurapenetako oinordeko eta legatudunak dira. (Oinordekoak dira izaera unibertsalarekin ondasun eta eskubideak nahiz betebeharrak oinordetzan hartzen dituztenak eta legatudunak izaera bereziarekin oinordetzan jasotzen dutenak).

Zer aitortzen da?

Herentziaz, lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.

Kausatzailearen (hildakoaren) ahaidetasun mailaren arabera eta zergagaia zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori bera jarraituz (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 3/1990 Foru Arauan ezarritako eskala jarraiki kalkulatuko da.

Eredua nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin

Modu hauek daude 670 eredua aurkezteko:

Bide telematikoa, Internet bidez, Zergabidea plataforma erabilita.

  • Hala ere, 670 eredua ezingo da bide telematikoz aurkeztu ondoko hiru kasu hauetan:
    • Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
    • Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.
    • Zerga egitatea ibilgailu bat eskuratzea denean.

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako subjektuei ez zaie murrizketa hori aplikatuko.

  • Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

Paperean: 670 inprimakia bete eta aurkeztuta.

  • Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.
  • Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

 

Aurkezteko epea

  • Eredua urtebeteko epean aurkeztu behar da, kausatzailearen heriotza egunetik edo heriotzaren aitorpena irmo bihurtzen denetik aurrera.
  • Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 23.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aurreko apartatuan aipatu den epea muga horiek desagertzen diren unetik aurrera hasiko da kontatzen.
  • Eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itunen kasuan edo uko egiteko oinordetza-tituluak direnean, aipatutako epea eskualdaketa egiten den egunetik aurrera zenbatuko da.
  • Ahalorde bidez gauzatzen diren herentzietan, aipatutako epea ahalordea modu ezeztaezinez erabiltzen denetik –partzialki edo osorik- edo hura azkentzeko arrazoietako bat gertatzen den egunetik aurrera zenbatuko da.

Inprimakiak

Interesdunek honela eskuratu dezakete paperezko euskarria:

Araudia

3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena. (PDF)

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF)

1125/2004 Foru Agindua, urriaren 13koa, notarioek baimendutako agirien hiruhileko aitorpen informatizatua egiteko N60 eredua eta notarioek baimendutako agirien hiruhileko aitorpena egiteko 060 eredua onartu eta euskarri magnetikoaren baldintzak eta diseinu fisiko eta logikoak onesten dituena (PDF)

1218/2001 Foru Agindua, abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartzen zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

1002/1999 Foru Agindua, abenduaren 3koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren 670, 671, 671 eta 672 ereduak eurotan onartzen dituena (PDF)

940/1997 Foru Agindua, azaroaren 24koa, abenduaren 14ko 892/1994 Foru Agindua aldatzekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioko 670, 671 eta 672 ereduak onartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Zerga sortzen duen egintza frogatzen duen agiri bat aurkezteko legezko betebeharra dago, kasu honetan Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergarena. Horretarako, atal honetatik herentziako dokumentu pribatua (PDF) inprima dezakezu.

Bestalde, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta baloreen balioa egiaztatu ahal izango du.

Usufruktuaren iraungitzearentzat eredu pribatu bat dago (PDF).

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.