Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Zenbait Garraiobideren gaineko Zergaren aitorpena (565 eredua) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: aitortu beharreko oinarri ezargarria baino txikiagoa aurkezteagatik; atxikipen eza, salbuespena, eta abar behar ez den moduan aplikatzeagatik, ?
  • Zergadunaren kalterako: aitortu beharreko oinarri ezargarria baino handiagoa aurkezteagatik; aplikatu beharreko atxikipen eza, salbuespena, eta abar ez aplikatzeagatik, ?

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Bi kasuetan, hau da, bai Foru Ogasunari bai zergadunari egindako kaltea zuzendu nahi denean, honako prozedurari jarraituko zaio:

  • Idatzi bat aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Ogasuneko Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu pasealekua 2, 20.018 Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala (565 eredua, Zenbait Garraiobideren gaineko Zergari buruzkoa) ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru-sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak aitorpena berrikusi eta normalean, behin-behineko likidazioa egingo du; likidazio hori zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • Sei hilabete arte: %5eko errekargua.
  • 7. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua + berandutza interesak.
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua + berandutza interesak.

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.