Erregistroan sartzeko bete beharreko oinarrizko baldintzak

Erregistroan sartzeko bete beharreko oinarrizko baldintzak

  • Inskripzioa epe barruan eskatzea, bidezko zentsu aitorpena aurkeztuta:
    • 036 eredua
    • 039 eredua, entitate taldeen kasuan.
  • Egiten diren jarduerak ez zergapetzea erregimen erraztuan:

BEZaren erregelamenduak aurreikusten duen itzulketa sistemaren arabera, jarduerari atxikitako garraiobideak erosteagatik kengarriak diren kuotak berehala itzultzen dira.

Itzulketa eskatzeko, 308 eredua aurkeztu behar da, bertan kasu hau ere sartu baita. Garraiobidea erosi ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da inprimaki hori.

  • Zerga obligazioak egunean izatea.
  • Ez egotea sartuta hileko itzulketen erregistrotik behin-behineko baja emateko edo IFZa galtzeko kasuetan.
  • Alta eskatu aurreko 3 urteetan hileko itzulketen erregistrotik kanpo geratu ez izana.
  • Alta eskaera aurkezten den urtean erregistroari uko egin ez izana.
  • Entitate taldeen erregimen berezian dauden entitateen kasuan, taldea erregistroan inskribatuko da, bakar-bakarrik, erregimen hori aplikatzen duten taldeko entitate guztiek hala erabaki dutenean.
  • Bide telematikoz eta hilean behin aurkeztu behar dira zergaren aitorpenak.
    • 330 eredua
    • 353 eredua, entitate taldeen kasuan.