Hileko itzulketen erregistroan inskribatzeko epeak

Inskripzioa eskatzeko epea

Erregistroan inskribatzeko eskaera, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko azaroan aurkeztu behar da.

Ondorioak izan behar dituen urteko urtarrilaren 1etik aurrera egingo da inskripzioa. 2009. urterako, eskaera egiteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta hilaren 30ean amaitzen da.

Dena den, aurreko paragrafoan ezarritako epean erregistroan inskribatzeko eskatu ez duten subjektu pasiboek eta, orobat, jarduera enpresarial edo profesionalekin lotutako ondasun salmentarik edo zerbitzu prestaziorik oraindik egiten hasi gabe egonik, jarduera horietan erabiliko diren ondasun eta zerbitzuak eskuratu dituzten enpresari edo profesionalek, aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epearen barruan eskatu dezakete inskripzioa.

Bi kasuotan, aitorpen-likidazio horien likidazio aldia amaitu ondorengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak erregistroko inskripzioak.