Ogasun eta Finantza Departamentuaren argitalpenak

Ogasun eta Finantza Departamentuak egindako gidaliburuak. Orri honetatik bertatik PDF formatuan jaitsi daitezke.

Gipuzkoako Foru Ogasunaren urteko txostena
Zerga nagusiei buruzko estatistikak emateaz gain, Ogasun eta Finantza Departamentuak zergen eta finantzen arloan burututako jarduketen laburpena erakusten du.

Gipuzkoa: errealitate sozial eta ekonomikoa
Argitalpen honek datu estatistikoak biltzen ditu, Europako Batasuna sortu eta ondorengo berrogeita hamar urteetan Gipuzkoako gizarteak eta ekonomikak izandako bilakaerari buruzkoak.

50 urte Europar Batasunaren sorreratik eta 20 urte Gipuzkoa bertan dagoenetik “gizarte eragina eta etorkizunerako begirada”
Ospakizun hauek direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak argitalpen berri bat kaleratu du. Joan den urtearen amaieran ospatu zen Jardunaldian egindako ekarpenak jasotzen ditu argitalpen honek.

Gipuzkoako udalen helburukako kudeaketaren gida
Tokiko gobernuko kudeatzaileek helburu eta emaitzen arabera kudeaketa garatzeari buruzko kontsultarako gidaliburua. Helburuak ezartzeko eta urteko aurrekontuak egiteko eman behar diren urrats ezberdinak azaltzen ditu. Bestelako tresna eta egungo ikuspegiak ere jasotzen dira.

Ekonomia Ituna
Ekonomia Itunaren testua bera, Kupoaren 2002-2006 Bosturteko Legea eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hartutako Erabakiak jasotzen ditu. Era berean, Itunaren informazio historikoaren berri ere ematen du.

Gipuzkoako enpresen bilakaera: 1985-1999
Argitalpen honek, Gipuzkoako enpresek 1985-1999 aldian Sozietateen gaineko Zergan aitortutako datuak jasotzen ditu.

Udal helburu eta adierazleen sistema
Argitalpen hau erreferentzia da udalaren kudeaketa ekonomiko eta finantzariorako. Entitate lokalen zerbitzu prestazioak neurtzeko eta hobetzeko premia gertatuz gero jarraitu beharreko eredua ezartzen du.

Gipuzkoako Udalen Zerga eta Aurrekontu Estatistikak: 1993-1999 epealdia
Argitalpen honetan jasota daude udal, mankomunitate, erakunde autonomo eta sozietate publiko lokalen aurrekontuei buruzko datu estatistikoak, kapituluz kapitulu, 1993-1999 epealdikoak. Era berean, epealdi bereko zerga ordenantzei buruzko informazioa ere jasotzen du.