555 Tarteko produktuen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena tarteko produktuen gaineko zergan
Nork aurkeztu behar du?
Tarteko produktuen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek.
Zer aitortzen da?
Hilabete edo hiruhileko natural bakoitzean, kasuak kasu, egindako eragiketak, baita izakinak bakarrik badituzte ere.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta imprimatutako eredua entregatuz.
- Internet bidez: ZergaBidea plataforma erabiliz.
Aurkezteko lekua
- Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Aurkezteko epea
- Eragiketak aitortzeko erabiliko den eredu hau aurkeztuko da autolikidazioak ordaintzeko ezarritako epearen barruan.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 555 eredua (PDF)
Laguntza programak
Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
Araudia
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Zerga Berezien eredu jakin batzuk onartu eta zerga horien zenbait kudeaketa arau bateratu eta eguneratu
Lotutako zergak (ereduak)
300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen orokorra
320 BEZaren hileko aitorpen-likidazioa. Enpresa handiak
330 BEZaren aitorpen-likidazioa. Esportatzaileak eta beste operadore ekonomikoak