300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Orokorra

Nork aurkeztu behar du?

Zergaren Erregimen Orokorra aplikatzen zaien jarduerak burutzen dituzten zergadunak bai eta beste edozein erregimen berezi aplikatzen zaienak ere, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzakoa, Baliokidetasun Errekargukoa eta Erregimen Erraztua salbuetsita.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan egindako eragiketak aitortzen dira. Laugarren hiruhilekoan ez da 300 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 390 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo laguntza programa zaharrarekin lortzen den fitxategi igoz (emaitza helbideratuz, baldin eta emaitza ordaintzeko atera bada). Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Paperean: 300 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak.
  • Konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren arretarako bulegoak.

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Soilik gaur egungo bertsioa eskuratu ahal izango da Gipuzkoako estanko baimenduetan.

  • 300 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria.
  • 300 eredua (PDF) 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria.
  • 300 eredua (PDF) 2012ko uztailaren 1etik  2013ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak alda tzen dituena (PDF)

1.117/2013 Foru Agindua, abenduaren 27koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena. (PDF)

844/2012 Foru Agindua, irailaren 6ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga aitortzeko 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

Informazio interesgarria

  • Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion epean kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, X batez adieraziz Jarduerarik ez laukian.
  • Ez dute eredu hau erabiliko 320 BEZaren Aitorpen-likidazioa Enpresa Handiak eta 330 BEZaren Aitorpen-likidazioa. Esportatzaileak eta Bestelako Operadore Ekonomikoak ereduak aurkezten dituztenek.
  • Erregimen Orokorra aplika dakiekeen jarduerak egiteaz gain, Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste batzuk egiten baditu, 370 eredua aurkeztu beharko da.
  • Era berean, 370 eredua ere aurkeztu beharko duzu baldin eta, Erregimen Erraztuan egonik, urtean zehar Erregimen Orokorreko jardueraren bati ekiten badiozu.  Horrelakoetan, hurrengo ekitaldian 390 eredua aurkeztu beharko duzu (Erregimen Erraztutik at egongo baitzara).

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena