390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa
Nork aurkeztu behar du?
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregimen Orokorra aplikatzen zaien jarduerak egiten dituzten zergadunak hilero edo hiruhilero, 320, 330 edo 300 ereduen bitartez aitorpenak aurkeztera behartuak daudenak.
Zer aitortzen da?
Urte osoan zehar egindako eragiketak Erregimen Orokorrean aitortzen dira. Gainera, ekitaldiko azken aitorpen-likidaziotzat hartuko da; beraz, abenduko BEZ aitorpen-likidazioa (320 eta 330 ereduak) ez da aurkeztu behar; ez eta 4. hiruhilekoa (300 eredua) ere.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez: ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz
Aurkezteko lekuak
Paperean egiteko:
- Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
- Itzultzekoak (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean) edo konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak.
Emaitza itzultzekoa denean subjektu pasiboaren kontu korronte baten 20 digitu jarri behar dira aitorpen-likidazioan
Internetez egiteko:
- Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
- Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.
Aurkezteko epea
Urtero. Hurrengo urtarrilaren lehen 31 egun naturalen barruan aurkezteko.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean eskuratu ahal izango da. Gipuzkoako estanko baimenduetan.
- 390 eredua (PDF). Indarrean dagoen eredua
Araudia
3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)
37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF gazteleraz)
1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)
545/2023 Foru Agindua, (2023ko abenduaren 13ko GAO), abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira balio eran tsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburpena aurkezteko 390, 392 eta 393 ereduak, 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna eta horiek aurkezteko moduak, tokiak eta epea. (PDF)
575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)
652/2021 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira balio erantsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko erabili beharreko 390, 392 eta 393 ereduak, eredu horien eranskin komuna eta haiek aurkezteko moduak onartzen dituena. (PDF)
572/2018 Foru Agindua,azaroaren 22koa, balio erantsiaren gaineko zergaren urteko laburtzailea aurkezteko 390 eta 393 ereduak aldatzen dituena.(PDF).
669/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 1164/2012 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).
1164/2012 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko 390, 391, 392, 393 eredu berriak eta 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna onartzen dituena (PDF).
Informazio interesgarria
- Horretaz gain, horretarako egoki den inprimakiaren ERANSKINA aurkeztu beharko dute ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien edo bidaia agentzien Erregimen Bereziari atxikitako BEZaren subjektu pasiboek.
- Inprimakiaren ERANSKINA (PDF). Indarrean
- Inprimakiaren ERANSKINA (PDF). Indarraldia 2021/12/31 arte
- Erregimen Orokorra aplika dakiekeen jarduerak egiteaz gain, Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste batzuk egiten badira, 392 eredua aurkeztu beharko da.
Lotutako zergak (ereduak)
300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Orokorra
320 BEZaren hileko aitorpen-likidazioa. Enpresa Handiak
330 BEZaren aitorpen-likidazioa. Esportatzaileak eta bestelako operadore ekonomikoak
347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa
840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena
841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena