558 Garagardoen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Nork aurkeztu behar du?
Garagardoen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek.
Zer aitortzen da?
Hilabete edo hiruhileko natural bakoitzean, kasuak kasu, egindako eragiketak, baita izakinak bakarrik badituzte ere.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua entregatuz.
- Internet bidez: ZergaBidea plataforma erabiliz.
Aurkezteko lekua
- Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Aurkezteko epea
- Eragiketak aitortzeko erabiliko den eredu hau aurkeztuko da autolikidazioak ordaintzeko ezarritako epearen barruan.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 558 eredua (PDF)
Laguntza-programak
Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
Araudia
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)
Lotutako zergak (ereduak)
300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen orokorra
320 BEZaren hileko aitorpen-likidazioa. Enpresa handiak
330 BEZaren aitorpen-likidazioa. Esportatzaileak eta beste operadore ekonomikoak