672 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Bizitza aseguruak

Nork aurkeztu behar du?

Bizitza aseguru bat kobratzeko onuradunak diren pertsonak.

Zer aitortzen da?

Bizitza aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, kontratatzailea (aseguruaren hartzailea) ez denean onuraduna.

Kausatzailearen (hildakoaren) ahaidetasun mailaren arabera eta gertakari ezargarria zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori berari jarraiki (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 3/1990 Foru Arauan ezarritako eskalaren arabera kalkulatuko da.

Zenbateko horiek lanaren etekin gisa hartzen diren kasuak salbuetsita daude, Gizarte Segurantzaren pentsioak direnean bezala (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian).

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 672 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak 

Aurkezteko epea

2019/02/21etik aurrera sortutako zergagaiak:

  • Urte bateko epea kausatzailearen (hildako pertsona) heriotzaren egunetik kontatzen hasita.
  • Heriotzaren aitorpenaren kasuan, urte batekoa, ez dagoen pertsona baten heriotza aitortzen duen epaia irmoa den momentutik.

2019/02/20ra arte sortutako zergagaiak:

  • Sei hilabeteko epea kausatzailearen (hildako pertsona) heriotzaren egunetik kontatzen hasita.
  • Heriotzaren aitorpenaren kasuan, sei hilabete, ez dagoen pertsona baten heriotza aitortzen duen epaia irmoa den momentutik.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Araudia

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF)

940/1997 Foru Agindua, azaroaren 24koa, abenduaren 14ko 892/1994 Foru Agindua aldatzekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioko 670, 671 eta 672 ereduak onartzen dituena (PDF)

1.002/1999 Foru Agindua, abenduaren 3koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren 670, 671 eta 672 ereduak eurotan onartzen dituena (PDF)

1.218/2001 Foru Agindua, abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartzen zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

Zerga sortzen duen egintza frogatzen duen agiri bat aurkezteko legezko betebeharra dago, kasu honetan Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergarena. Horretarako, atal honetan bizitza aseguruetarako agiri pribatua (PDF) inprimatzeko aukera izango duzu.