Amatasun/aitatasun prestazioaren erreklamazioa

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du bat egitea Auzitegi Gorenarekin, amatasun bajagatik jasotzen diren ordainketak PFEZetik salbuetsita daudela adierazi baitu berriki emandako sententzia batean. Doktrina hau aitatasun bajagatik jasotzen diren ordainketei ere aplikagarritzat hartu du. Neurriak Gipuzkoako zergadunei eragingo die.

Erreklamazio motak

Hiru mota dauzkagu:

  • Aurretik haiek salbuesteko beste eskaera bat aurkeztu ondoren, hura ukatu zitzaienei, egoera hori irmo bihurtuta.
  • Aurreikuspen sozialeko mutualitateetatik jasotakoak.
  • Gainontzekoak.

1. Irmo bihurtutako egoerak

Egoera horrek eragindako zergadunek ez dute eskaera berriro aurkeztu behar, hura aurretik aurkeztuta badaukate. Hala egin ez dutenek bakarrik aurkeztu beharko dute, hirugarren erreklamazio motan esandakoari jarraituz.

Espero da berrikuspen horiek 2020ko otsaila bukatu aurretik amaitzea.

2. Mutualitateak

Honako prozedura hau finkatzen da, zergadunei tramiteak errazteko asmoz:

  • Zergadunek ez dute eskaerarik aurkeztu behar.
  • Mutualitateek aurkeztu behar dute eskaera kolektiboa, mutualisten ordezkaritzan.
  • Mutualitateek Ogasunarekin harremanetan jarri behar dute, errenta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez, informazioa emateko modua adosteko.

Espediente horiek 2020ko hirugarren hiruhilekoan ebatziko dira.

3. Gainontzekoak

Nortzuk eska dezakete erreklamazioa?

Amatasun/aitatasun prestazioak salbuesteagatik dagokien itzulketa lortzeko, zergadunek preskribatuta ez dauden ekitaldietako errenta zergaren aitorpenak zuzendu daitezela eskatu behar dute.

Nola eska daiteke erreklamazioa?

Itzulketa eskatzeko bi aukera daude:

Beste agiririk aurkeztu behar da?

Ez, zergadunek ez dute agiririk aurkeztu behar eskaerarekin batera.

INSS-ek amatasun/aitatasun bajagatik ordaindu diren prestazioen datuak emango dizkio Ogasunari.

Informazio gehiago

  • Baldin eta eskatzailearen ezkontideak edo izatezko bikoteak prestazioaren itzulketaren eskaera aldez aurretik egin badu, ulertuko da itzulketa bi kideek eskatu dutela eta ez da beharrezkoa izango eskaera berriro aurkeztea.
  • Bere garaian PFEZaren aitorpena aurkeztu ez zuenak, itzulketa lortzeko, orain aitorpena aurkeztu beharko du, .