Errenta

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak (PFEZ) urte naturalean Gipuzkoan egoitza duten pertsona fisikoek (partikularrak, enpresariak edo profesional autonomoak) lortutako errenta kargatzen du. Hala eta guztiz ere, enpresa edo izaera juridikoa duen entitate batek lanaren etekinak, profesionalen ordainsariak, banku interesak eta abar ordaintzen dituenez, ordaintzen dituen errenta horiei atxikipen bat egin eta Foru Ogasunean sartu beharko du.

Zerga hori urtero zergaldiaren hurrengo udaberrian aitortzen da eta “errenta kanpainarekin” batera izaten da. Kanpaina horretan aurkezten dira, hain zuzen, aitorpena kalkulatzeko, aurkezteko eta abarretarako urtez urte sortzen diren berrikuntzak.

Era berean, urtero, zergaldia hasi baino lehen, lanaren etekinen taulak, ondare irabaziak kalkulatzeko eguneratzeko koefizienteak, jarduera ekonomikoen moduluak, arauen aldaketak eta abar argitaratzen dira, eta orain bai eta zerga aurreikuspenak egin ahal izateko errenta programa ere.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

Partikularrak

Autonomoak

Zerga horri buruzko informazio osagarria

Gipuzkoako egoiliarrak izango dira zergaldiaren (tributatzen den urtea) erdia baino gehiagoan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta Autonomia Erkidego horretako beste bi probintzietako bakoitzean baino denbora luzeago Gipuzkoan eman dutenak.

Zergadunaren errenta den zergaldiaren urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte lortutakoa izango da, non lortu zena alde batera utzita.

Lortutako errenta jarduera ekonomikoaren etekinek, kapital higikorraren etekinek (bankuko interesak…), higiezinarenek (alokairuak…), jarduera ekonomikoenek, errenten esleipenenek (nazioarteko gardentasun fiskala…) eta ondare irabazi eta galerek (pisuak, akzioak eta abar saltzeagatik) osatuko dute. Hala eta guztiz ere, tributatzetik salbuetsita dauden errenta mota asko daude, hau da, aitorpenaren emaitza kalkulatzeko lortutako errentari gehitu behar ez zaizkionak, zurztasun pentsioa, ezintasun iraunkor absolutua eta beste hainbat kasu.

Entitateek errenten esleipenean (ondasun komunitateak, herentzia banatu gabeak, sozietate zibilak…) jasotako errentak beren bazkideei dagokien errenta aitorpenean etekin horien izaeraren arabera eta entitate horietan duten partaidetzaren arabera egotzi beharko zaizkie.

Errenta aitorpenaren emaitza nola kalkulatu jakiteko, erabil dezakezu webgune honetan bertan eskura duzun errentako gidaliburua.

Jarduera ekonomikoaren etekinak dituzten enpresari eta profesional autonomoak beti aitorpena aurkeztera derrigortuak daude