Hobariak enplegua sortzeagatik

  • Hobaria arautzen duen Ordenantza Fiskala udalak onartzea.
  • Kuotaren %50eraino.
  • 1. (Enpresariak), 2. (Profesionalak) eta 3. (Artistak) sekzioetan sailkatutako edozein jarduera egiten denean.
  • Udal eremuko kuotan bakarrik.
  • Baldintza hau bete behar da: hobaria aplikatu aurreko zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batezbestekoa aurreko zergaldiaren aldean gehitzea.
  • Ordenantza fiskalak hobari portzentaje desberdinak ezarri ahal izango ditu gehikuntzaren arabera.
  • Hobariaren portzentajea aplikatuko da eta azken eguna urte bereko abenduaren 31 izango da.