Nola kalkulatzen da zergaldia alta eta bajako aitorpenetan?

Alta aitorpenetan:

Zergaldia jarduera hasten den egunetik abenduaren 31ra doa, eta kuota hilabete osoak kontuan hartuz kalkulatzen da.

Adibidez: pertsona batek 2004ko maiatzaren 5ean hasi badu bere jarduera, zergaldia 2004ko maiatzaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Baja aitorpenetan:

Zergaldia urtarrilaren 1ean hasi eta baja aitorpena aurkezten den egunean amaitzen da, eta urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkeztu arte dauden hiruhileko kopuruaren arabera kalkulatzen da kuota.

Adibidez: pertsona batek 2004ko abuztuaren 30ean uzten badu bere jarduera, zergaldia 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko irailaren 30era bitartekoa izango da.

Kasu berezia:

Alta aitorpena eta baja aitorpena urte natural berean egitea. Horrelakoetan, bajaren data abenduaren 31 izango da.

Adibidez: pertsona batek 2004ko otsailaren 10ean hasten badu bere jarduera eta 2004ko martxoaren 30ean bertan behar uzten, zergaldia 2004ko otsailaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.