Oinordetzak eta dohaintzak

Zergaren deskripzioa eta ereduak 

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak, izaera zuzen eta subjektibokoak, pertsona fisikoek kosturik gabe lortutako ondare irabazia zergapetzen du.

Hau da, Zerga horrek honakoak zergapetuko ditu:

  • Herentziaz, lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
  • Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, dohaintzaz edo dohain eta ?inter vivos? egindako beste edozein negozio juridikoren bidez.
  • Bizi aseguruen kontratuen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena (poliza sinatu zuena) eta onuraduna pertsona bera ez bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian berariaz erregulatutako kasuak salbu.

Hala ere, ondare irabazi horiek pertsona juridikoek (interes bereziko elkarteak, zibilak, merkataritzakoak edo industriakoak) eskuratzen dituztenean, ez dira zerga horrekin zergapetuko eta Sozietateen gaineko Zergari lotuta egongo dira.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

670 Oinordetza eta Dohaintzen Zerga. Oinordetzak

Herentziaz, lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenek aurkeztu beharrekoa.

671 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Dohaintzak

Ondasunak eta eskubideak dohaintzaz edo dohain eta ?inter vivos? egindako beste edozein negozio juridikoren bidez eskuratu dituztenek aurkeztu beharrekoa.

672 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Bizitza aseguruak

Bizitza aseguruen onuradunek aurkeztu beharrekoa, kontratatzailea (aseguruaren hartzailea) onuraduna ez denean.