2021 ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergaren kanpaina

 

Dokumentu honek, egungo krisi energetikoa, prezioen gorakada eta ukrainaren inbasioa izaten ari diren inpaktu ekonomikoa arintzeko, apirilaren 5eko 1/2022 foru dekretu-arauan (gao 2022/04/06), 2021 ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergarako onetsi diren zerga neurriei buruzko ohiko galderak jasotzen ditu.

ATARIKO OHARRA
Galdera/Erantzun hauek, ez dute ondorio loteslerik Gipuzkoako Foru Ogasunarentzat, informazio hutsa besterik ez dira.

Mikroenpresek aplika dezaketen zerga konpentsatzioa.

Mikroenpresa batek 2021eko ekitaldiari dagokion autolikidazioan 32.artikuluko 4.atalean araututako konpentsazioa aplikatu nahi badu, konpentsazioa egin aurretik dagoen zerga oinarri positiboaren ze portzentai izango da kengarri? 

Mikroenpresek beren tamainak dakartzan zailtasunengatik zerga oinarrian konpentsazio gisa aplika dezaketen gutxipen portzentajea 100eko 15 izango da 2021eko zergaldirako.

Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia, "RENIBE", 2/2014 Foru Arauko 52.artikuluan arautua.

1. Zeintzuk dira 52.artikuluan xedatutakoa aplikatzeko FDAn jasotzen diren berezitasunak?

  • 52.artikuluaren 1.apartatuko lehen eta bigarren paragrafoetan aipatzen diren mugak 100eko 50ekoak izango dira.
  • 52.artikuluaren 1.apartatuko hirugarren paragrafoan aurreikusitako saldoaren muga ez da aplikatuko.
  • 52.artikuluaren 4.apartatuko lehen paragrafoan aipatzen diren entitateek 25 puntu handitu ahal izango dituzte aurreko a) letran ezarritako mugak.

2. Zeintzuk dire erreserba handitua aplikatzeko baldintzak? 

  • 2022.urteko lehen seihilekoari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia ezingo da izan 2021.urte osoari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia baino 100eko 40 handiagoa.
  • Ez dute tributatu behar baterakuntza fiskaleko araubide berezian, zeina aurreikusten baita 2/2014 Foru Arauaren VI.tituluko VI.kapituluan.
  • 2022. eta 2023.urteetan, ezin dute mozkinik edo erreserbarik banatu, eta ezin dute erabaki funts propioak murriztea bazkideei ondasunak edo eskubideak emateko.

3. 2022ko lehen seihilekoaren negozio zifraren zenbateko garbia (NZZG) handiagoa da 2021eko NZZGaren %40 baino. Aplikatu al daiteke MOBEBE berezia?

Ez. Hura aplikatzeko, 2022ko lehen seihilekoaren NZZGa 2021.urte osoari dagokion NZZGaren %40 izan behar da gehienez.

4. Entitate bat 2021ean eratu zen. Zein da kontuan hartu behar den NZZGaren zenbatekoa, 2021eko NZZGaren %40 ez gainditzeko baldintza betetzen ote duen egiaztatzeko?

2021eko NZZGaren magnitudea urtebetera eraman behar da, 2022ko lehen seihilekoaren NZZGa 2021.urte osoari dagokion NZZGaren %40a baino handiagoa den edo ez egiaztatzeko.

5. Kontsolidazio fiskaleko erregimen berezian tributatzen duten talde fiskalek MOBEBE berezia (%50) aplikatu al dezakete?

Ez, espresuki baztertuta daude haren aplikaziotik. Dena den, MOBEBErako izaera orokorrez (%10) jasotakoa aplikatu dezakete, kontuan hartuta aipatutako foru arauaren 89.artikuluan jasotakoa.

6. Entitate batek MOBEBE bereziaren onura jasotzen du. Bere bazkideei dibidenduak banatu ahal dizkie datozen ekitaldietan?

Ez, 2022 eta 2023ko ekitaldietan, ezin du mozkinik edo erreserbarik banatu eta ezin du erabaki bere funts propioak murriztea bazkideei ondasunak edo eskubideak emanez.

7. Entitateak kontabilitate emaitza negatiboa izan du 2021eko ekitaldian. MOBEBE berezia aplikatu dezake?

Ez. Horrretarako, beharrezkoa da ekitaldian kontabilitate emaitza positiboa izatea eta, hala badagokio, pizgarri fiskala baldintzatzen duen zuzkidudaren erreserba hornitzea. Beraz, ezin izango du aplikatu koiunturazko neurririk, ezta izaera orokorrez jasotakoa ere.

8. Entitateak EZ ditu betetzen MOBEBE berezia aplikatzeko baldintzak. Izaera orokorrez jasotakoa aplikatu al dezake?

Bai. Aplikatu daiteke 2/2014 Foru Arauak 52. artikuluan izaera orokorrez jasotakoa (%10), betiere izaera orokorrez eskatutako baldintzak betetzen badira.

9. Nortzuek jaso dezakete MOBEBE bereziaren (%50) onura?

Neurrien aplikazioa baldintzatzen duten beharkizunak betetzen dituzten sozietateen gaineko zergaren zergadunak, eta zehazki, hauek:

  • 2/2014 Foru Arauaren 56.1 artikuluan jasotako zerga tasak aplikagarri zaizkien zergadunak: %24 izaera orokorrez, %20 mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat eta %28 kreditu entitateentzat.
  • Foru arau horren VI.tituluko edozein erregimen berezitan tributatzen ez duten entitateak, salbu aipatutako VI.tituluaren VII.kapituluan jasotako erregimen berezian tributatzen dutenak (bat-egiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoak, eta Europako sozietate edo sozietate kooperatibo baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetk beste batera aldatzea).

10. MOBEBE berezia aplikatu al dezakete establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek?

Ez, inola ere ez.

11. Mikroenpresek MOBEBE berezia aplikatu al dezakete?

Bai, betiere aukeratzen EZ badute "beren tamainak eragiten dituen zailtasunen zegra konpentsazioa" (2/2014 Foru Arauaren 32.artikuluaren 4.puntua) eta erreserba berezianre aplikazioa baldintzatzen duten gainerako beharkizunak betetzen badituzte.

Dena den, nahiz eta ez bete MOBEBE berezia aplikatzeko baldintzak, aipatutako zerga konpentsazioa aukeratzen EZ duten mikroenpresek MOBEBE orokorraren onura jaso ahal izango dute (%15).

12. Ondare sozietateek MOBEBE berezia aplikatu al dezakete?

Ez, inola ere, ez MOBEBE berezia (%50) eta ez orokorra (%10).

13. Partzialki salbuetsitako entitateek MOBEBE berezia aplikatu al dezakete?

Ez, inola ere, ez MOBEBE berezia (%50) eta ez orokorra (%10).

14. Sozietate kooperatiboek MOBEBE berezia aplikatu al dezakete?

Ez, inola ere, ez MOBEBE berezia (%50) eta ez orokorra (%10).

15. Entitatearen zergaldia bat badator urte naturalarekin (2021/12/31n amaitzen da), MOBEBE berezia aplikatu al dezake?

Bai, haren aplikazioa baldintzatzen duten beharkizunak betetzen baditu.

16. Entitatearen zergaldia 2020an hasi bazen, MOBEBE berezia aplikatu al dezake?

Bai, baldin eta, horretarako gainerako baldintzak beteta edukirik, foru dekretu-arau hau indarrean jartzen den egunean zergaldi hori aitortzeko borondatezko epea oraindik amaitu ez denean.

17. Entitatearen zergaldia 2021ean hasi zen, baina ez dator bat urte naturalarekin. MOBEBE berezia aplikatu al dezake?

Bai, baldin eta, gainerako baldintzak beteta edukirik, entitatearen zergaldia 2022ko ekaianren 1a baino lehen amaitzen denean.

18. Zenbat zergalditan aplikatu daiteke MOBEBE berezia?

Zergaldi bakar batean. Hain zuzen ere aurreko 15., 16. edo 17. galderetan jasotako kasuen arabera dagokion zergaldian.

19. Kolektibo berezietako entitatea izan arren, ez da MOBEBE berezia aplikatzeko baldintzak betetzen dituen mikroenpresa edo enpresa txikia. Zer berezitasun zaizkio aplikagarri?

  • Gehieneko hornidura: ondoko bi zenbatekoen artean txikiena:
    •  Kontabilitate emaitzaren %50
    •  2021eko aurretiazko zerga oinarriaren %50
  • Erreserbaren gehieneko saldoa: muga desagertzen da.

20. Zergaduna MOBEBE berezia aplikatzeko baldintzak betetzen dituen mikroenpresa edo enpresa txikia denean, zer berezitasun zaizkio aplikagarri?

  • Gehieneko hornidura: ondoko bi zenbatekoen artean txikiena:  
    • Kontabilitate emaitzaren %75
    • 2021eko aurretiazko zerga oinarriaren %75
  • Erreserbaren gehieneko saldoa: muga desagertzen da.

21. Entitate batek MOBEBE bereziaren onura jaso du eta 2022an edo 2023an bere bazkideei erreserbak banatzen dizkie. Zeintzuk dira ez-betetzearen ondorioak?

Ez-betetzea gertatzen den zergaldiko kuotarekin batera, behar ez bezala egindako kenkariaren zenbatekoa eta berandutze interesak ordaindu beharko ditu, 2/2014 Foru Arauaren 127.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatuz.

Beraz, dibidenduak banatzen baditu: Kuota gehi berandutze interesak 

22. Nola eragiten dute neurri berezi hauek erreserba-saldoaren mugan?

Mozkina berdintzeko erreserba berezi handitua hornitzeagatik dagokien murriztapena aplikatzen duten eta ondorengo zegaldietan 2/2014 Four Arauaren 52.artikuluan jasotako erreserba berriro aplikatzen duten entitateek bakarrik kontuan hartuko dute, aipatutako artikuluaren 1.apartatuko hirugarren paragrafoan jarritako mugaren ondorioetarako, ondorengo zergalditik aurrera egindako erreserbarako hornidurez osatutako saldoa.

%20ko MUGARI begira, erreserba handitua 2021eko ekitaldian aplikatzen duten entitateek 2022tik aurrera egindako erreserbak kontatuko dituzte bakarrik. Alegia: erreserba handitua 2021eko ekitaldian aplikatzen duten entitateen kasuan, erreserba horrek ez du kontatuko %20ko mugarako. Eta 2020ko autolikidazioan aplikatzen duten entiateek (16.galdera), 2021etik aurrera emandako erreserbak kalkulatuko dituzte.