Hartzaile batek XML TicketBAI fitxategiak sor al ditzake zergapeko pertsonaren izenean?

Bai. Fakturak edo frogagiriak eta horien XML fitxategiak fakturazioa egitean sinatu behar dira.

Jasotzailea fakturak edo frogagiriak TicketBAI sistemaren bidez jaulkitzeko betebeharraren edo betebehar horren mende ez egotearen arabera bereizi beharko da: 

  • Hartzaileak TicketBAI sistema erabiliz jaulki eta bidali behar badu fakturazioa,  Gipuzkoako foru araudiaren mende dagoen zergapekoak modu hauetako batean bidali ahal izango ditu fitxategiak:

    Eragiketaren hartzaile den pertsona edo entitatearen bidez, faktura bidaltzearekin batera. Beharrezkoa izango da bezeroak/hartzaileak aldez aurretik alta emanda egotea gizarte laguntzaile gisa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan. Hartzaileak behin bakarrik egingo du izapide hori, bere izenean fakturak jaulkitzen dizkien hornitzaile guztientzat.

    Bestalde, bi aldeek, hornitzaileak eta bezeroak, akordio bat sinatu behar dute bertan adierazita lehenengoak bigarrenari baimena ematen diola TicketBAI fitxategiak bere izenean bidaltzeko.

    Bi dokumentuak esteka honetan deskarga daitezke:
    https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai/dokumentazioa-eta-araudia

    Pertsona edo entitate beraren bidez, zergapeko jaulkitzaile gisa, faktura onartu bezain laster, bezeroak/hartzaileak TicketBai Atarian sartuta aurrez jaso eta onartu duen XML fitxategia inportatuz.

 

  • Hartzailea EZ badago behartuta fakturak edo frogagiriak TicketBAI sistema erabiliz jaulkitzera, eragiketa horiek TicketBAI obligaziotik salbuetsita daudela esan nahi du.

    Era berean, gerta daiteke zergadun batek TicketBAI sistema aplikatzera behartuta ez dagoen hartzaile bat izendatzea ordezkari, azken horrek artxiboa sortu eta faktura edo frogagiria FakturaBAI aplikazioaren bidez jaulki dezan.