Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?

  • Arau-haustea etorri bada fakturaziorako erabilitako sistema informatikoa, softwarea, artxiboak edo fitxategi informatikoak suntsitu, ezabatu edo manipulatzeagatik, zehapena aurreko ekitaldiko negozio zifraren % 20ko diruzko isun proportzionala izango da, eta, gutxienez 40.000 euro.

Arau-haustea errepikatuz gero, aurreko ekitaldiko negozio zifraren % 30eko diruzko isun proportzionala ezarriko da, eta, gutxienez, 60.000 euro.

  • Prozesuan softwarearen garatzaileak edo TicketBAIra behartutakoa ez den beste pertsona batek esku hartzen badu, 40.000 euroko diruzko isun finkoa ezarriko zaie guztiei. Arau-haustea errepikatuz gero, isuna 60.000 eurokoa izango da.
  • Softwarea zergadunak garatu eta arau-haustea berak egin duenean, aurreko ekitaldiko negozio zifraren % 20ko diruzko isun proportzionala ezarriko da, eta, gutxienez, 40.000 euro.