“Fakturaren deskribapena” eremua gako estandarizatuekin betetzen al da?

Ez. Eduki librea da, 250 posizio har ditzake, eta fakturatzen den eragiketaren edo eragiketen deskribapen orokorra du. 

679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako datuak badira, nahikoa izango da datuak idatziz jasotzea. "679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako informazioa", hargatik eragotzi gabe fakturan eragiketaren errealitatea adieraztea.

Faktura zuzentzailea bada, zuzenketa eragin duen arrazoiaren deskribapena adierazi beharko da.

Batasunaren barruko ondasun entregetan egiten diren aurrerakinen kasuan, gomendatzen da eremuan "Aurrerakina" terminoa jartzea eta E5 gakoaren arabera salbuetsita dagoela adieraztea; horrek diru-sarreren denbora egozpena behar den eran egitea erraztuko du.