Bidali al ditzaket fakturak eta XML TicketBAI fitxategiak modu bateragarrian nire fakturazio-softwarearen bidez, Ef@ktur bidez eta FakturaBAI bidez?

Guztiz bateragarria da fakturazio-software ugari erabiltzea, horien artean Ef@ktur eta FakturaBAIren fakturazio-softwarea egonik. Kasu honetan garrantzitsuena fakturazio-software guztiek TicketBAI betebeharra betetzeko Gipuzkoan eskatzen diren baldintzak betetzea izango da, XML TicketBAI fitxategiak online bidaltzea barne.

Hori bai, fakturek serie bereizi bat izan beharko dute erabiltzen den software bakoitzeko.

Gainera, gogoratu behar da Ef4ktur bakarrik dela baliagarria fakturak Administrazio Publikoei bidaltzeko, abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeari buruzkoak, ezarritako baldintzak betetzen baititu. Fakturabai ez da baliozkoa fakturak betetzeko eta administrazioaren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrera bidaltzeko, ez baitu Facturae formatua betetzen.