Fitxategiak nork bidal ditzake?

TicketBAI fitxategiak bidaltzailea autentifikatuz bidal daitezke. Horretarako, honako hauen identitatea egiaztatzen duen ziurtagiria erabili behar da:

a) Zergaduna bera edo haren legezko ordezkaria edo baimendutako boluntarioa.

b) Abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduan ezarritako baldintzetan atxikitako gizarte kolaboratzaile bat.

Era berean, zergapekoak igorpen hori egiteko berezkotzat eta baliozkotzat jotzen duen dispositibo ziurtagiri baten bidez egin dezake bidalketa.