Hirugarrenek edo hartzaileek fakturazio-betebeharra materialki betetzeko edota TicketBAI betebeharra eramateko akordioa egiaztatu behar al da?

Ez da beharrezkoa izango zergapekoak hirugarrenekin hitzartuta duen baimena edo kontratua igortzea. Hala ere, faktura jaulkitzeko betebeharra duen zergapekoak bere gain hartu edo aitortu beharko ditu faktura horiek, eta Administrazioaren aurrean bere gain hartu praktika hori.