Laburbilduz, zein informazio jaso behar dute XML TicketBAI fitxategiek?

Oro har, XML TicketBAI fitxategiek informazio-bloke hauek dituzte:

  1. Subjektuak: igortzailea, hartzaileak, hartzaile ugari, hirugarrenek igorritako fakturak edo hartzailea, etab.
  2. Faktura – Fakturaren goialdean: beste eremu batzuen artean, faktura-serie, faktura-zenbakia, igorpen-data, igorpen-ordua, faktura sinplifikatua, faktura sinplifikatuaren ordez igorritako faktura, faktura zuzentzailea, faktura zuzenduak edo ordezkatuak.
  3. Faktura – Fakturako datuak: beste eremu batzuen artean, eragiketaren data, fakturaren deskribapena, fakturaren zenbateko osoa, zerga-oinarria kostuan, BEZ zergaren erregimenen gakoak eta zerga ondorioak dituzten eragiketak.
  4. Faktura – Fakturaren banakapena/Eragiketa-motaren banakapena: beste eremu batzuen artean, lotua, salbuetsia, salbuespenaren arrazoia, salbuetsitako zerga-oinarria, salbuetsiko gabeko mota, etab.
  5. TBAI aztarnak:
    1. Aurreko fakturarekiko kateamendua:
      1. Seriea, faktura-zenbakia eta aurreko fakturaren igorpen-data.
      2. Aurreko fakturari dagokion TicketBAI fitxategiaren sinadura. Laburtu egingo da, aurreko fakturaren TicketBAI fitxategiko “SignatureValue” eremuko lehendabiziko ehun karakteretara murriztuz, tamaina beharrik gabe areagotzea ekiditeko.
    2. TicketBAI lizentzia, TicketBAI erakunde garatzaileen erregistroak emana.
    3. TicketBAI entitate garatzaileen erregistroan izen emandako erakunde garatzailea.
    4. TicketBAI entitate garatzaileen erregistroan izen emandako fakturazioaren softwarea.
    5. Gailua. Fakturak igortzeko erabiltzen den gailuaren identifikazioa. Datu hori ez da derrigorrezkoa