Nahitaezkoa al da Erregistroan inskribatutako softwarea eskuratzea edo harpidetzea?

Inskribatutako softwarea erosteko edo harpidetzeko betebeharra ezarrita ez dagoen arren, eta Erregistroan inskribatuta ez dagoen software bat erosteagatik zehapen espezifikorik ezarrita ez dagoen arren, beharrezkoa da inskribatuta egotea, XML eskema betetzeko alta-lizentzia ziurtagiriaren zenbaki bat eskatzen baita, eta zenbaki hori erregistroan inskribatzean ematen da soilik.

Inskribatutako software ororen kasuan, jarduteko behar duen lizentzia edo kodea erreala eta egiazkoa dela uste da. Berme horiek gabeko softwarea ezartzeak TicketBAIek ezarritako betebeharrak ez betetzea ekar dezake.

Era berean, TicketBAIk ezarritako betebeharrak Foru Ogasunak eskuragarri jarri duen doako aplikazioaren bidez bete daitezke; Gipuzkoaren kasuan, ez du mugarik urtero jaulkitako fakturen zenbatekoari dagokionez.