Noiz bete behar da “Eragiketaren data” eremua?

“Eragiketaren data” eremua bete beharko da eragiketaren gauzatze-data faktura igorri zen data ez denean.

Adibidez: “A” enpresak beste enpresa bati saltzen dizkio salgaiak 2022ko uztailaren 3an, eta eragiketa 2022ko abuztuaren 1eko fakturan dokumentatzen da. Kasu horretan, “Faktura emateko data” eremua jasoko da, 2022ko abuztuaren 1eko balioarekin, eta “Eragiketaren data” eremua, berriz, 2022ko uztailaren 3ko balioarekin.