Noiztik aplikatzen da TicketBAI?

Euskadiko zerga arloko administrazio bakoitzak TicketBAI zein egunetik aurrera izango den eskagarri ezarriko du.

Zehazki, Gipuzkoan, TicketBAI sistema borondatez bete ahalko da 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta derrigorrezko epea sektore ekonomikoen arabera hedatuko da 2022ko uztailaren 1etik aurrera.

Beraz, TicketBAI sistema derrigorrez txertatzeko egutegia modu mailakatuan ezarriko da 2022ko uztailaren 1etik aurrera. Data horretan 582/2014 Foru Aginduko 9. artikuluan ezarritako zerga kudeaketarako profesionalek izango dute TicketBAI sistema betetzeko betebeharra. Data horretatik aurrera eta, gutxi gorabehera hiru hiletik behin, sektore berrietara hedatuko da, EJZ zergaren epigrafe ezberdinetan erreparatuz.

TicketBai betebeharra honako epigrafe hauetan bildutako jarduerak egiten dituzten zergadunei eskatuko zaie, honako ezarpen-egutegi honen arabera:

a) 2022ko uztailaren 1ean:

  • Zerga arloko kudeaketa zerbitzuak ohikotasunez egiten dituztenak, azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan aipatuak.

b) 2022ko irailaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 834. eta 849. talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 011. eta 841. talde bitartekoak.

c) 2022ko azaroaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 641. eta 665. talde bitartekoak eta 671. eta 687. talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 851. eta 899. talde bitartekoak.

d) 2023ko apirilaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 501. eta 508. talde bitartekoak; 691. eta 757. talde bitartekoak; 833. taldea; eta 851. eta 999. talde bitartekoak.

e) 2023ko ekainaren 1ean:

  • Mendeko nekazaritza-, abeltzaintza-, baso- eta arrantza-jarduerak, bai eta zergaren tarifetan zehaztu gabeko gainerako enpresa-jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak eta epigrafe hauetan jasotako jarduerak ere:
    • 1. sekzioan, 011. eta 495. talde bitartekoak; 611. eta 631. talde bitartekoak; eta 761. eta 832. talde bitartekoak.
    • 3. sekzioan, 011. eta 059. talde bitartekoak.