Nola erregistra dezaket nire softwarea eta TicketBAI homologazioa lortu?

Software bat inskribatu ahal izateko, pertsona edo enpresa garatzaileek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute, 32/2020 Foru Dekretuak 21. artikuluan eta hurrengoetan eta 53/2021 Foru Aginduaren bidez aldatutako 521/2020 Foru Aginduak xedatzen dutenari jarraituz. Ez da, inolaz ere, softwarea homologatzeko prozesurik egongo Administrazioaren aldetik. Soilik, erantzukizunpeko adierazpenarekin batera eskaera jaso bezain azkar, jarduteko alta-lizentzia ziurtagiri zenbaki bat emango da, XML TicketBAI fitxategian islatuko dena.

Erregistroan inskribatutako pertsona eta softwareen zerrendara https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai/software-zerrenda webgunearen bidez sartu ahalko da.

Web-orri horretan inskribatuta dauden softwarearen pertsona edo erakunde garatzaileak argitaratuko dira, izena eta haien ezaugarriak zuzenean begiratzeko web-orria adierazita.