Nola erregistratzen da subjektu pasiboaren inbertsioa duen eragiketa bat?

Hartzailea espainiarra bada, hornitzaileak edo zerbitzu-emaileak faktura egingo du, eta “Fakturaren xehakapena” blokean “S2 - Subjektu pasiboaren inbertsioarekin” gakoa idatziko du “Salbuetsi gabeko mota” eremuan. Eragiketaren zenbatekoaren berri emango da “zerga-oinarria” eremuan, baina “zerga tasa” eta “zerga kuota” eremuak, betetzen badira, zero zenbatekoarekin jakinaraziko dira. 

Hartzailea Europar Batasunekoa bada IFK-BEZ bidez, “Eragiketa motaren xehakapena” atala beteko da, eta “lotu gabe” eremuan “RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabe” eta lotu gabeko zenbatekoa beteko dira. Azken kasu horretan, zerbitzu ematea edo ondasun entrega den adierazi behar da.