Nork eskatu dezake KTB kenkaria?

Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten PFEZaren zergadunek, SZren zergadunek eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek eskatu dezakete KTB aurrerakina, betiere TicketBAI betebeharra borondatez betetzea aukeratzen badute hura derrigorrezkoa izan baino lehen.

Adibidez: zergadun batek 2022ko irailaren 1ean hasi behar badu TicketBAI aplikatzen eta sistemara atxikitzen bada 2022ko abuztuaren 1a baino lehen, % 60ko kenkaria izango du; irailaren 1a baino lehen atxikitzen bada, berriz, % 30ekoa izango da kenkaria.