XML TicketBAI fitxategia bidali ondoren, bidalitako XML TicketBAI fitxategirako garrantzirik ez duen fakturaren datu bat aldatzen badut, faktura zuzendu behar al dut?

Begiratu behar da nolako aldaketa egin den. Hau da, TicketBAIren XML fitxategian sartuta ez dagoen informazioren bat aldatzen bada, eta aldatzen den datua ez bada faktura zuzentzaile bat egitera behartzen dutenetako bat (fakturazio erregelamenduko 15. artikuluaren arabera), ez da beharrezkoa ez faktura zuzentzailerik egitea ezta, beraz, hari dagokion XML fitxategirik bidaltzea. Horrelako kasuetan (ordaintzeko kontu korrontea aldatzean, esate baterako) posible da faktura berriro inprimatzea.