TicketBAI sistema betetzeko enpresa batek barruan egiten dituen gastuek eskubidea ematen al dute TicketBAI kenkaria aplikatzeko?

Bai. TicketBAI kenkariak berariaz arautzen du ondasunak eta zerbitzuak hirugarrenei eskuratuz egiten diren gastu eta inbertsioei dagokien kenkariaren oinarria (adierazten du, funtsean, hitzartutako kontraprestazioa izango dela). Hala ere, TicketBAI sistema ezartzeko enpresak berak egindako inbertsio eta gastuek ere ematen dute kenkari horretarako eskubidea. Kasu horretan, kenkariaren oinarria finkatzeko, dagokion ondare-elementuaren ekoizpenaren barne kostuari erreparatu behar zaio.