Zein xehetasunekin eman beharko litzateke fakturaren edukiaren berri kontzeptuari dagokionez?

TicketBAI fitxategian eragiketa bakoitzari buruz jaso behar den xehetasun mailak jaulkitako fakturan edo frogagirian agertzen den berbera izan behar du. 

Lerroak «IDDetalleFactura» etiketan bidali behar dira. 1.000 lerro onartzen dira gehienez. Eremu horren barruan, informazio hau sartu behar da (dagokion etiketarekin):

  • Xehetasunaren deskribapena: fakturako lerroaren kontzeptuaren deskribapena.
  • Kantitatea: lerroaren kantitatea.
  • Zenbateko unitarioa: lerroari BEZean dagokion zerga oinarriaren zenbatekoa (BEZik gabe).
  • Deskontua: fakturako lerroaren deskontuaren zenbatekoa eurotan.
  • Zenbateko osoa: lerroaren zenbatekoa, BEZa barne.

Ematen den produktu edo zerbitzua zerga bereziei edo ingurumen tributuei lotuta badago (ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia, ECOEMBES, AEVAE edo SIGAUS esate baterako), tributu horien araudi espezifikoari jarraituz informatuko da berezitasun horri buruz. Aurrekoa alde batera utzi gabe, gomendatzen da unitateko prezioari tributuaren zenbatekoa gehitzea xehetasun lerro bakar batean; hau da, gomendatzen da ondasun entrega edo zerbitzu prestazio bakoitza lerro bakar batean informatzea, eta lerro horren barruan sartzea BEZaren zerga oinarria osatzen duten zerga berezien edo ingurumen tributuen zenbatekoa.

Aurrekoa gorabehera, beharrezko gertatzen bada zerga berezien edo ingurumen tributuen kuantifikazioari buruzko informazio espezifikoa gehitzea, posible da tributu horien xehetasuna beste lerro batean erakustea (prezio unitario bezala zero jarrita), edo oharren eremuan ere adieraztea.