Zeintzuk dira TicketBAI sisteman barneratutako zergadunarentzako abantailak?

Hauek dira nabarmen daitezkeen abantailetako batzuk:

  • Lehiakortasuna babestea, beren zerga betebeharrak betetzen ez dituzten zergadunek betetzen dituztenen aldean onurak izan ditzatela ekiditeko.
  • Betebehar formalak gutxiagotu eta zerga betebeharraren kostuak murriztea (egoitza elektronikoan zerga ezberdinetan igorritako fakturen liburuak betez, administrazioak igorritako fakturazioari dagokionez eskatutako eskakizunak murriztuz, itzulketarako epeak murriztuz eta igorritako fakturak online egiaztatzekoa aukera emanez).
  • Bezeroei negozioak bere zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko aukera eskaintzea, igorritako fakturen osotasuna eta identifikazioa bermatzean.
  • Ogasunaren eta enpresari eta profesionalen arteko harremanetan digitalizazioa bultzatzea.