Zer eragiketa-mota sartzen dira “BEZaren araubide berezia eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuan?

Eragiketa hauek sartu dira, dagozkien gakoekin batera: 

01 Erregimen orokorreko eragiketa eta hurrengo balioetan jaso gabe dagoen beste edozein kasu.

02 Esportazioa.

03 Erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia aplikatzen zaien eragiketak.

04 Inbertsio urrearen araubide berezia.

05 Bidaia-agentzien araubide berezia.

06 BEZeko erakundeen multzoaren araudi berezia (maila aurreratua).

07 Kutxa-irizpidearen araubide berezia.

08 Ekoizpen, zerbitzu eta inportazioaren gaineko zergari / Kanarietako zeharkako zerga orokorrari lotutako eragiketak.

09 Besteren izenean eta kontura ari diren bidai agentziek egindako zerbitzuen fakturazioa (Fakturazio Erregelamenduko 3. xedapen gehigarria).

10 Hirugarrenen kontura kobratzea ordainsari profesionalak edo jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, egilearenak edo bazkideen, bazkideen edo elkargokideen kontura kobratzeko eginkizun horiek betetzen dituzten sozietate, elkarte, elkargo profesional edo bestelako erakundeek egindakoak.

11 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak.

12 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotu gabeak.

13 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak eta lotu gabeak.

14 Hartzailea administrazio publiko bat denean ordaintzeke dauden BEZdun fakturak, obra ziurtagirietakoak.

15 Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke dagoen BEZdun faktura.

17 IX. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubideetako batera (OSS edo IOSS) bildutako eragiketa.

19 Nezakaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian (NAAAB) sartuta dauden jardueren eragiketak.

51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak.

52 Erregimen erraztuko eragiketak.

53 BEZaren ondorioetarako enpresaburu edo profesionaltzat jotzen ez diren pertsona edo erakundeek egindako eragiketak.

54 Establezimendu iraunkorra (zeharkako zergei dagokienez) Kanarietan, Ceutan edo Melillan.