Nola errefusatzen da Gailu Ziurtagiri bat?

Zergapekoak, gailu batetik ustez berak jaulkitako fakturen fitxategiak bidaltzen ari direla jakiten badu, uko egin diezaioke gailuaren ziurtagiri horrekiko edozein lotura motari, eta, beraz, Dispositiboaren Ziurtagiri horrek igorritako edozein fitxategiri, ustez bere izenean jaulkitako faktura guztiak baztertuz. Izapide hori Zergabidearen bidez idazki bat aurkeztuz egiten da, eta horrek gailuak bere izenean aurretik bidalitako fitxategi guztiak ezabatzea ekarriko du, data batera arte lotura izan duen gailu bati baja ematea ez bezala, eta hortik aurrera lotura hori izateari uzten dio.
Idazkian zein gailu errefusatu nahi den identifikatzeko, erabiltzaileak gailuaren zenbakia edo ziurtagiriaren zenbakia kopiatu dezake gailuen kontsultatik. Orobat, gailu mota, fabrikatzailea eta modeloa ere adieraz ditzake, hala nahi badu.